KODE ZIBILA PDF

Ezkontza egiteko forma edozeinizanik ere, deuseza da: 1 Ezkontzeko adostasunik gabeegindako ezkontza. Adin-nagusitasunera heltzean, ezkontide adingabeak bakarrik egikaridezake akzioa, salbu eta ezkontideak urtebete elkarrekin bizi izan direnean, adin-nagusitasuna lortu eta gero. Akzioa iraungi eta ezkontza baliozkotzen da, baldin eta ezkontideak urtebete bizi izan badira elkarrekin, okerradesegin eta gero, edo derrigortzea nahiz beldurraren arrazoia desagertu eta gero. Onustea badela uste da. KAPITULUA 81 artikulua Banantzea epaiketaren bidez dekretatuko da, ezkontza egiteko formaedozein izanda ere: 1 Bi ezkontideek batera, edo, batek bakarrik, bestearen adostasunarekin, hori eskatzen badu, ezkontza egindenetik hiru hilabete igaro eta gero. Demandarekin batera, hitzarmen arauemaileari buruzko proposamena aurkeztu beharko da, kode honen

Author:Meztikinos Mikabei
Country:Jamaica
Language:English (Spanish)
Genre:Marketing
Published (Last):1 May 2012
Pages:88
PDF File Size:1.89 Mb
ePub File Size:6.59 Mb
ISBN:944-8-81034-867-6
Downloads:15286
Price:Free* [*Free Regsitration Required]
Uploader:Dam



Lege hori euskal legelariek idatzi zuten eta euskal organo legegile batek onetsi zuen. Eusko Legebiltzarrak ahalmenak zituen lege hori onesteko, hain zuzen ere, Konstituzioaren xedapen horretan oinarri harturik, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak arautu zuen, Lege horrek mugarri bat jarri zuen Gipuzkoako Zuzenbidean, ko testuak beste bi lurraldeetan jarri zuenaren parekoa, kontuan hartzen bada urriak izan direla beti Gipuzkoako Foru Zibilaren idatzizko iturriak, ohiturazko zuzenbidea izan delako beti lurralde hartako zuzenbide pribatuaren funtsezko iturria.

Hogeita hamar urtetik gora pasa dira Konstituzio eta Estatutua indarrean jarri zirenetik, eta zuzenbide zibil foral edo berezi propioa duten autonomia-erkidegoen legegintza-esperientzia alderatuak eta jurisprudentzia konstituzionalak oinarri sendo bat jarri dute biltzar autonomikoei eskumenak aitor dakizkien zuzenbide zibil foralean ahalmen legegilea baliatzeko.

Horregatik, lege hau prestatzeko orduan askatasun osoz eta ko Legea egiterakoan izan ziren eskumen-zalantzak planteatu gabe jokatu ahal izan da, baita begiradaren mugak zabalduz ere, jurisprudentzia konstituzionalak, zentzu onak eta denen hobe beharrak ezarritako lerroen barruan.

Helburua izan da, beti, bizirik mantentzea eta aprobetxatzea tradiziozko eta ohiturazko zuzenbidearen legatua, baina aldi berean begirada jartzea gaurko munduan eta egungo euskal herrian, non merkataritzak eta industriak pisu handia daukaten eta zein ezin den identifikatu duela mende batzuetako landa-gizartearekin, zuzenbide honen jatorrizko formulazioak erantzuten zion gizarte harekin.

Euskal Herriaren beste ezaugarri batzuekin gertatzen den bezalaxe, funts alboraezina da Gaztelako eta Europako zuzenbidea, eta horrexegatik testua interpretatu behar da Espainiako Kode Zibilarekin batera, testu honek ez baitu xede aspaldiko erakunde zibilen eduki osoa agortzea, horiek bizirik baitaude Kode Zibilak arautzen dituen moduan.

Kode Zibil hori indarrean dago testuaren zatirik zabalenean eta, kasurik okerrenean ere, zuzenbide ordeztailearen izaera du, salbu eta erakunde beregainak arautzen direnean, hala nola tronkalitatea, Bizkaian, Laudion eta Aramaion aplikatzen dena. Euskal Zuzenbidea zuzenbide europarra da eta sarturik dago mendebaldeko zuzenbide europarraren esparruan. Jakina denez, Erdi Arotik barruratu zen Zuzenbide Erromatarra lekuan lekuko zuzenbidearen sustraien gainean, nahiz eta Euskal Zuzenbideak badituen erakunde batzuk non Zuzenbide Erromatarra ez den aplikagarri.

Ondorioz, Gaztelako Zuzenbidea, Zuzenbide Erromatarraren eragin nabarmena zuena, bertako zuzenbidearen hutsuneen betegarri zen. Era berean, lege hau interpretatzeko orduan kontuan izan behar da ere aplikagarria den Zuzenbide Komunitarioa, hasi baita eragina izaten, eta gero eta gehiago eragingo baitu, zuzenbide pribatuan, eta beraz baita zuzenbide foralak arautu ohi zituen gaietan ere. Azkenik, lege honen asmoa ez da agortzea orain Euskal Foru Zuzenbide Zibilak izan dezakeen garapen-eremu guztia.

Zuzenbide hori poliki-poliki hedatuko da eremu berri batzuetara Legebiltzar honek onesten dituen beste lege batzuen bidez, une bakoitzeko beharrizanei eta eskaera sozialei erantzute aldera gorago azaldutako eskumen-esparruaren barruan, eta baita, gorago esan den bezala, ohituraren bidez eta Foru Zuzenbide Zibilaren printzipio orokorren bidez ere, Zuzenbidearen iturri diren heinean. Orain gure Zuzenbide Zibila zabaldu eta sakondu beharra daukagu, beste autonomia erkidego batzuek egin duten bezala, eta Euskal Zuzenbide Zibilaren formulazio ahalik eta osatuena lortu, epe egoki batean.

Funtsean ez da aldentzen iturrien eskema propiotik eta indarrean dagoenetik, baina erantzuna eman nahi zaio aplikagarriak diren arauen irismen eta interpretazioari buruz segurtasun juridikoa eta ziurtasuna izan beharrari, gaurko garaira eta egungo legeria prozesalera eta antolaketa judizialera egokitutako ikuspuntuarekin.

Horrela, arauketa osoagoa eman zaie ohiturari eta zuzenbidearen printzipio orokorrei, aintzat harturik Euskal Herrian oinordetza-zuzenbidea beti izan dela ohiturazkoa, salbu eta Aiarako Forua eta Bizkaiko tronkalitate arauak eta idatzizko beste arau solte batzuk. Gainerakoan, dokumentu zaharrek erakusten dute oso antzeko arauak aplikatu zirela hiru lurralde historikoetan eta are testamentu-ahalordeak eta testamentu mankomunatua sarri erabili zirela Bizkaitik kanpo, bereziki Gipuzkoan.

Ondoren, printzipio orokor batzuk ezartzen dira. Bertan agerian uzten da jabetza-eskubideak izaera solidarioa zeukala gure lege zaharretan eta kategorikoki baieztatzen da askatasun zibila, zeinak pentsarazten duen lege guztiak esku-emaileak direla.

Berrikuntzarik nabarmenena, hala ere, euskal auzotasun zibilaren arauketan datza. Orain arte ez zegoen tokiko auzotasuna baizik eta horrek eragozten zuen, berbarako, izatezko bikoteen ondorioak arautzeko euskal auzotasuna ardatz moduan hartzea, halakorik ez zegoelako.

Hainbatez, auzotasun administratiboan babestu da izatezko bikoteen araubidea. Premiazkoa zen, hortaz, auzotasun erkide bat izatea Euskal Autonomia Erkidegoaren herritar guztiontzat. Halakoa sortzen eta arautzen du testu honen Azken hori da, izan ere, erakunde batzuen aplikaziorako Aiarako auzotarrek, bizkaitarrek edota gipuzkoarrek dutena.

Testuaren jomuga da, bestalde, indarra izatea Euskal Autonomia Erkidego osoan. Horren xedapenek aplikagarriak behar dute izan lurralde osoan.

Egia da, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia bide desberdinetatik joan zirela, baina egia da, orobat, euren arteko desberdintasunak urriak eta kasurik gehienetan formalak direla, ez funtsezkoak, betiere foru-ohituraren esparru zabalean.

Egoera horrek ahalbidetu du testu bateratua egitea, herritar guztientzat onargarri izan daitekeena, lege eta ohitura oso bestelakoetan izan ezik, hala nola testamentua egiteko askatasuna Aiaran, edo tronkalitatea eta ondasunen komunikazio-araubidea bizkaitarren arteko ezkontzan.

Desberdintasunek ez dute saihesten auzotasun zibil erkide bat moldatzea, hain zuzen ere euskal auzotasuna, aurreko legeak arautu ez zuena. Bistan da hori gabe zaila dela lege-gatazkak konpontzea.

III titulua hasten da ondareari buruzko zuzenbidearen printzipioak adieraziz. Horien artean, Epeari dagokionez, mugagabeak ziren, errentaren ordainketan huts egin ezean. Botere zentralak horri buruz aldarrikaturiko legeek sarritan jarri zituzten zalantzan landa-errendamendu horiek, aintzat hartzeke baserrien kasuetan etxebizitzaren erabilera lotzen dela lursailen jorraketarekin, gehienetan bigarren hauek lehenaren erantsiak direla.

Euskal baserrien landa-errentamendua berezko izaera duen erakundea da, beharbada zentsuetatik hurbil dagoena, eta testuak berezitasun hori gorde nahi du, nahiz eta erakundearen garatze bidea botere publikoen zeregina izan eta erabaki politikoen menpe egon. Legeak, orobat, sozietate zibilak arautu nahi ditu, horiek aspaldiko espiritu baten adierazleak baitira, besteak beste gizakumeak elkarrekin jardutekoa.

Halakoak irauten du egunotan ere, kofradia, ermandade eta mutualitateetan eta ez da arauketa propio baten objektua izan orain arte. IV tituluak oinordetzak ditu araugai. Aiarako forua eta Bizkaiko tronkalitateari buruzko arauak salbuetsita, Euskal Herriko oinordetza-zuzenbidea beti izan da ohiturazkoa. Gainerakoan, agiri zaharrek adierazten dute arau bertsuak aplikatu zirela hiru herrialde historikoetan eta testamentu-ahalordeak eta alkarpoderosoak eta testamentu mankomunatuak sarri erabili zirela Bizkaitik kanpo ere.

Hori dela eta, idazkera bakar bat egin da, Bizkaiko eta Aiarako arau bereiziak jarraian datozela. Horretara jarrita, testamentu egilearen askatasuna zabaltzen da. Hilburukoa heriotza-arriskuan egindako testamentua da eta egoki dago araututa Bizkaiko Foruan.

Hainbatez, arauketa hori hedatzen da hiru herrialde historikoetara, Zuzenbide Zibil erkidea aplikagarri izan dakien. Kode Zibilak bereziki debekatu zuen testamentu mankomunatua, Alemaniako Kodearen debeku gogorra aintzat harturik, baina horrek sortzen dituen susmoak eta errezeloak gutxitzen joan dira araubide modernoetan. Bizkaiko Forua eta Nahitaezko oinordetzari dagokionez, desberdintasun handiak dira gure zuzenbide historikoan.

Horiek bateratze bidean jartzea komenigarri izango litzateke. Aiarako Foruak testamentu egiteko askatasun osoa gordetzen du. Arean ere, ikusirik horrek Aiaran dituen sustrai sendoak, uste da zuhurra dela erakunde hori gordetzea. Gainerakoetan, agerikoa da leku askotan Kode Zibilaren seniparte-sistema dagoela indarrean, Bizkaian izan ezik.

Bertan senipartea hartu zen Gaztelan indarrean zegoen Partiden Legetik, hori ere gure tradizioaren aurkakoa zela, eta jarauntsiaren lau bostenekoa zen, Kode Zibilak bi herenetara murriztu arren, bat seniparte hetsiarena eta bestea hobekuntzarena.

Testuak seniparte bakarra ezartzen du, ondarearen heren batena, Euskal Autonomia Erkidego osorako. Uste izan da erabaki hori oso garrantzitsua dela eta laguntzen duela, beste edozerk baino gehiago, Euskal Zuzenbideari batasuna ematen eta Europako legeriei buruz hurreratzen. Salbuespen bakarra da, nahitaez, Aiarako haranarekin egin beharrekoa, testamentu egiteko orduan erabateko askatasuna gorde behar baita.

Alkarpoderosoa edo komisario bidezko testamentua oinarrizko osagaia da Bizkaiko oinordetzan. Testamentua egiteko ahalordeak euren osotasunean gordetzen ditu, betiere notarioaren aurreko testamentuan egiten badira. Ezkontideek edo izatezko bikotekideek ezkontza hitzarmenean edo oinordetza itunean egin dezakete halakoa.

Berrikuntzarik nabarmenena izan daiteke, beharbada, ezkontide alargunaren eta bizirik dirauen izatezko bikotekidearen arteko berdintasuna, egungo legeriaren aginduak betetzeko asmoz. Bizkaiko erakunderik esanguratsuena, zuzenbide pribatuari dagokionez, tronkalitatea da. Horren lorratza ere begien bistakoa da Nafarroan eta Lapurdiko ohituretan. Aldiz, Gipuzkoan eta Araban ez dago araututa, herrialde horiek inoiz ere ez baitzituzten euren legeak idatzi.

Bizkaian bilduta dago Foruan eta zabal garatuta Egungo gizartearen bilakaera, ostera, mota honetako erakundeen aldekoa ez da. Nolanahi ere, erakunde horrek Bizkaian dituen sustraiak aintzat hartuta, zuhurtasunak aholkatzen du gordetzea. Testuak bizirik gordetzen du Bizkaian tronkalitatearen erakundea eta foru-sakaren egikaritza ondasun tronkalak besterentzen direnean. Testuak eskubide horren egikaritza argitu eta erraztu egin nahi du eta, modu batean zein bestean, horren aplikazioetan gerta daitezkeen gehiegikeriak arindu.

Hartara, berrikuntzarik irtenena da aspaldiko deuseztasun erabatekoa, tronkalitatetik kanpo diren arrotzen mesederako egindako ekintzetan, deuseztasun erlatibo edo deseztagarritasun mugatu bihurtzen dela, Jabetza Erregistroan noiz inskribatu eta hurrengo lau urtetan egikaritu behar baita. Saka-eskubidearen egikaritzeari dagokionez, ondasun tronkal bat arrotz bati besterentzen zaionean, testuak mugatu egiten du hori, hiri-lurzoruan edo lurzoru urbanizagarri sektorizatuan badaude ondasun horiek.

Eskubidea egikaritzeko moduak ere, bitarikoak proposatzen ditu testuak, bata, zuzenetik egitekoa eta bestea, iragarkien bidez, bi-biak notarioen fede pekoak, tronkaleko senideei deia egiteko. Testuak arautzen du, orobat, baserri baten errentariak izan dezakeen eskubidea errentapeko etxebizitza eskuratzeko, kontratuaren indarraldia berrogei urtekoa baino gehiagokoa bada.

Euskal baserriaren berezitasuna da hori, finkaren errendamenduan familiaren etxebizitza sartzen baita eta horrek ahalbidetzen du errentariak ere, testuaren Modu esanguratsuan batzen da testu honetara Aiarako Forua. Tradizioz artikulu bakarrekoa izan ohi da hori. Hemen, berriz, luze-zabal garatzen da, legelari arabarren ekarpenekin, botere osoko gozamenaren araubidea, Aiarako modalitateak barne.

Era berean, gipuzkoar baserriaren oinordetzari buruzko arauak garatzen dira testuan. Baserria zer den Oinordetza-itunak hedadura handiz arautzen dira titulu honetan. Kode Zibilaren debekua gorabehera, horrek eragozten zuela oinordekoa izateko ituna, erakundea bizirik zegoen Bizkaian, batez ere ezkontza bidezko itunetan eta debekua ez da arrazoizkoa gaur egun hainbat legelarirentzat. Horrexegatik eman behar zaio arreta berezia eta berme-arauak ezarri horren baitan. V tituluan barneratzen dira ezkontza bitarteko ondasunen araubidea eta horren lehenengo kapituluan ezartzen da aukera askeko araubidea, ezkontza egin aurretik zein ondoren.

Hitzarmenik ezean, Kode Zibilak arauturiko irabazpideen araubidea izango da aginduzko. Bizkaiko Forua aplikagarri non den eta bertako lurraldean, hala ere, titulu honen bigarren kapituluak ezartzen du ezen, tradizioaren arabera, ulertzen dela ezkontideen artean foru-komunikazioa dela aginduzko, Foruak arautzen zuen bezalaxe, eta horren bidez ondasun guztiak erkide egiten dira, horiek higigarriak edo onibarrak izan, edozein dela euren jatorria. Eusko Legebiltzarraren eta Eusko Jaurlaritzaren kontsulta-organoa izango da eta gaiari buruz ikerketak sustatzea eta lege-aldaketak proposatzea izango du helburu.

Bigarren xedapen gehigarrian izatezko bikoteei hedatzen zaie bada jada horiei buruzko lege bat indarrean lege honetan auzotasun zibilari eta ordezko araubide ekonomikoari buruz dauden arauen aplikazioa. Hirugarren xedapen gehigarriak hizpide ditu lege honetan aurreikusitako figuren azpian sortutako harreman juridikoek ekarriko dituzten zerga-aldaketak, zeinak esleitzen zaizkien gaian arauketa-eskumena duten foru-organoei.

Xedapen iragankorretan zehazten dira zenbait figurari eta euskal auzotasun zibilari eragiten dieten aldi baterako egoerak. Euskal auzotasun zibila ulertuko da automatikoki eskuratzen dutela Euskal Autonomia Erkidegoko auzotar guztiek lege hau indarrean jartzen denetik. Azkenik, azken xedapenak ezartzen du argitaratzen denetik hiru hilabetera jarriko dela indarrean lege hau, epe hori zentzuzkoa baita jardule juridiko guztiek ondo ezagutu ditzaten bertako manuak.

GUNNAR ARDELIUS PDF

Kode Zibila

Lege hori euskal legelariek idatzi zuten eta euskal organo legegile batek onetsi zuen. Eusko Legebiltzarrak ahalmenak zituen lege hori onesteko, hain zuzen ere, Konstituzioaren xedapen horretan oinarri harturik, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak arautu zuen, Lege horrek mugarri bat jarri zuen Gipuzkoako Zuzenbidean, ko testuak beste bi lurraldeetan jarri zuenaren parekoa, kontuan hartzen bada urriak izan direla beti Gipuzkoako Foru Zibilaren idatzizko iturriak, ohiturazko zuzenbidea izan delako beti lurralde hartako zuzenbide pribatuaren funtsezko iturria. Hogeita hamar urtetik gora pasa dira Konstituzio eta Estatutua indarrean jarri zirenetik, eta zuzenbide zibil foral edo berezi propioa duten autonomia-erkidegoen legegintza-esperientzia alderatuak eta jurisprudentzia konstituzionalak oinarri sendo bat jarri dute biltzar autonomikoei eskumenak aitor dakizkien zuzenbide zibil foralean ahalmen legegilea baliatzeko.

CATALOGO PASTILHA SYL PDF

Zuzenbide zibil

Historia[ aldatu aldatu iturburu kodea ] Zuzenbide Zibilaren definizio zehatz bat ematea, ez da oso erraza, izan ere definizio bat baino gehiago daude eta. Denbora aurrera joan ahala, zuzenbide zibilaren esanahia aldatzen joan da maiz ikusi izan dugun moduan. Izan ere, jatorria, Erromako garaietan izan zuen. Ius civile delakoa jatorri indartsuena. Ius civile hau, herriaren zuzenbidea zen, eta bi zatitan banatzen zen, pribatua eta publikoa.

Related Articles